Gerra biologiko

Gerra biologikoa toxinen edo agente infekziosoen erabileran datza. Besteak beste, erabiltzen dira gizakiak, landareak edo animaliak hil edo ezgaitu ditzaketen bakterioak, birusak eta onddoak. Arma biologikoak organismo biziak edo erreplikatu daitezkeen izakiak (birusak, unibertsalki biziduntzat hartzen ez direnak) dira, haien biktimetan ugal edo erreplika daitezkeenak. Gerra entomologikoa ere arma biologikoen artean sailkatu ohi da. Gerra biologikoa ez da gerra nuklearraren eta gerra kimikoaren berdina. Horiek hiruk NBC taldea osatzen dute, zeren hirurekin sor baitaitezke suntsipen handiko armak. Gerra biologikoak eta kimikoak zenbaitetan gainjar daitezke, adibidez, toxinak ekoizten dituzten mikroorganismoen kasuan.

NBC taldeko ikurrak

Arma biologikoak etsaiekiko abantaila taktikoa edo estrategikoa izateko erabil daiteke, horiek erabiliz edo erabiltzeko mehatxuak eginez. Arma kimikoen antzera, arma biologikoak erabilgarriak dira etsaiak zonalde batetik igaro ez daitezen. Agente biologikoak hilgarriak edo ez-hilgarriak izan daitezke eta pertsona bakar baten, talde baten edo populazio oso baten aurka zuzenduta egon daitezke. Estatu-erakundeek edo estatu kanpoko erakundeek garatu, eskuratu, biltegira edo erabil ditzateke. Estatu kanpoko erakundeek edo estatuko erakundeek ezkutuan erabiliz gero, bioterrorismotzat hartzen da.[1]

Arma biologikoen erabilera debekatuta dago Nazioarteko Giza Araudien bidez. Agente biologikoen erabilera gatazka baten gerrako krimentzat hartzen da.[2]

  1. Alibek, Ken.. (1999). Biohazard : the chilling true story of the largest covert biological weapons program in the world, told from the inside by the man who ran it. (1st ed. argitaraldia) Random House ISBN 0-375-50231-9. PMC 40602746. (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
  2. Appel, J. M.. (2009-07). «Is all fair in biological warfare? The controversy over genetically engineered biological weapons» Journal of Medical Ethics 35 (7): 429–432.  doi:10.1136/jme.2008.028944. ISSN 1473-4257. PMID 19567692. (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search